Sarrera


Kosnoaga Igeriketa Taldea guraso talde batek sortu zuen 2006ko otsailean Gernika-Lumon. Igeriketaren praktikak euren seme-alabei bizkarreko arazo fisikoak arintzen lagunduko ziela ulertuta, igeriketa taldea eratzea bururatu zitzaien. Hala, beren seme-alaben osasunari mesede egiteaz gain aktibitatearen beraren kalitatea bermatu nahi izan zuten: entrenatzaileak, igerilari gehiago, ordutegiak, igeritokiko kaleak eta bestelakoak. 

Halaxe eman zituen lehen urratsak Kosnoaga igeriketa taldeak. Pixkanaka ideia garatuz joan zen eta hainbat gai kudeatu beharra sortu zitzaien: entrenatzaileak, lehiaketak, kuoten jarraipena, diru-laguntzen kudeaketa, eta abar. Taldeak tamaina handiagoa hartu zuen eta helburuak aldatu egin ziren. Lan horiek guztiak aurrera eramateko, Kosnoagako Batzordea sortu zen, gaur egun, Kosnoaga kudeatzen duen guraso-taldea, alegia. 

Helburuak 

Bai entrenamenduetan, bai lehian, izaera psiko-hezitzaileak lantzea dugu helburu nagusi. Talde-izaera indartzea bilatzen dugu, igerilarien arteko harreman positiboak lantzeko, lehiakortasuna mugatuz, igeritokian eta kanpoan. Era berean, eta beti ere igerilariak gogaitu gabe, adinari eta norbere beharrizanei kasu eginez, igerilarien ezaugarri fisikoak hobetzea bilatzen dugu. 

Euskara


Kosnoagaren jarduera osoan euskara lehenesten dugu bai presentzian eta baita erabileran ere. Entrenamenduetan baina baita hitzezko zein idatzizko komunikazioan, gizarte sareetan, blog orrialdean, telefono bidezko arretan, lehen hitza euskaraz egiten dugu. Ahobizi gara eta Bai euskarari ziurtagiria daukagu.






Harremana

Gurekin harremanetan jartzeko kosnoagaigeriketa@hotmail.com helbidera idatzi eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin kontaktuan. 


Entradas populares de este blog

Kosnoaga aurten ere txapeldun

Kosnoagako igerilariek Salome Campos trabesian parte hartu dute

Igeriketaren onurak umetan eta nerabezaroan