Aniztasun funtzionaldunak

2010. urtean askotariko arazo funtzionalak zituzten Gernikako ume batzuk, astero-astero, Zornotzako igerilekura joaten hasi ziren kirol praktika horrek euren arazo eta minak arintzen laguntzen zielako. Asteroko bidaia horiek astunak ziren eta gurasoak Gernikan bertan lan hori egiteko aukera bilatzen hasi ziren. Hala hasi ziren Gernikako Kiroldegiarekiko harremanak. Kosnoagak erronka onartu eta bere gain hartu zuen. Igerilari nagusiek hartu zuten laguntzaile lanak egiteko ardura. Askotariko elementuz osatutako bidea jorratu dugu harrezkero: jolasa, ariketa fisikoa, barreak, beldurrak, besarkadak…. Harreman politak sortu dira urteetan zehar askotariko arazo funtzionalak dituzten gaztetxoen artean (autismoa, down sindromea,…).

Aniztasun funtzionaldun igerilari taldea astean egun bitan elkartzen da; monitore pare baten laguntzagaz, laupabost igerilari biltzen dira astero-astero igerilekuan. Hain zuzen ere, egun taldea osatzen duten igerilariak ondorengoak dira: Gorka Lobato, June Aranguena, Ekaitz Lara, Nahia Bonilla, Iruntze Esnal, Julen Goiri, Naroa Urlezaga, Amaiur Ensunza eta Eguen Arregi. Azken denboraldian monitore beharretan ari direnak, ostera, Aimar Irazabal, Garazi Bengoetxea, Maialen Foruria eta Naia Urzaa dira.

2015eko abenduaren 3an, Kosnoaga Igeriketa Elkarteak Lizeo Aretoan jaso zuen Asinsoc Elkartearen Saria, haur eta gazteen alde egin den lan guztiaren aitortza gisa. 


Entradas populares de este blog

Kosnoaga aurten ere txapeldun

Kosnoagako igerilariek Salome Campos trabesian parte hartu dute

Igeriketaren onurak umetan eta nerabezaroan